XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurbiltzeko oinarrizko arauak hauek dira: Elektrizitatea

Energia elektrikoa duen iturri edo kableren bati kontaktu eginez dagoen biktimarik ez ukitu.

Etengailua itzali eta entxufeak atera berehalako laguntza eman aurretik.

Gas edo ke pozoitsuak

Iturria blokeatu ezin baduzu, gas edo ke pozoitsuetatik aparte manten zaitez.

Lekua behar bezala airezta ezazu.

Sua

Istripu askotan gasak ihes egiten duelako ala gasolina isurtzen delako, su hartzeko arriskua dago.

Istripua izandako automobilaren kontaktua itzal ezazu.

Erretzen ez utzi inori.

Trafiko-istripuak

Gidatuz bazoaz, zure automobila leku seguruan aparka ezazu; istripua izandako automobiletik urruti.

Beste ibiltari bati istripua izandako lekutik trafikoa desbidera dezala eskatu eta biktima eta zu zaudeteneko lekua libre manten dezala ere bai.

Larrialdiko argi keinukariak piztu eta baldin baduzu triangelua ipini.

Ebaluazioa

BIKTIMAK KONORTERIK BA AL DU?

Guztiz funtsezkoa da biktimaren egoera azkar eta zehatz ebaluatzea.

Kontuz mugi ezazu kaltetua eta oihu egiozu: Ongi al zaude?.

Konorterik gabeko pertsonak ezin du erantzun.

Pertsonak konorterik ez badu ABC metodoa aplikatzen hasi behar duzu berehala.